Ministro Kontseilua
Gaurko Ministro Kontseiluan, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, arkitekto lanbidean jardun ahal izateko ikasketa planek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituen Hitzarmen bat onetsi du.
Araututako lanbide honetara sarbidea ematen duten prestakuntza baldintzetan inplikatuta dauden entitate, erakunde eta organismo publiko desberdinetako eskaerak artatu ondoren, Graduko tituluen ikasketa planek 300 kredituko iraupena eta masterren ikasketa planek 60 kredituko iraupena izango dutela zehaztu du Gobernuak.
Lanbidean jarduteko gaituko dituen master titulua lortzeko ikasketetarako sarbideak Graduko irakaskuntzak aurrez gainditzea eskatuko du.
Hitzarmen honetatik aurrera araututako arkitektu lanbidean jarduteko gaituko dituen tituluentzako araudi berri bat ezartzen da. Eta hau sektoreko estamentu desberdinetako ordezkariekin lortutako adostasunaren eta negoziazioaren fruitu bezala egiten du, hau da: Eskoletako zuzendariak, Arkitekto Kidegoen eta Ikasle Ordezkarien Kontseilu Orokorra.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa