Jada eskaerak aurkez daitezke www.educacion.gob.es/becas2010 webean
Hezkuntza Ministerioak 2010-2011 ikasturterako derrigorrezko irakaskuntza osteko ikasketa guztiei dagokien beken eskaera epea ireki du: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte-irakaskuntzak, Kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen Ikasketak, Hasierako lanbide-prestakuntzarako Programak, eta unibertsitate ikasketak: Gradua, Masterra eta Lehen eta Bigarren Zikloa.
Eskaerak Hezkuntza Ministerioaren web orriaren bidez aurkeztu ahal dira: www.educacion.gob.es/becas2010, datorren irailaren 30era arte, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako beken kasuan, eta urriaren 15era arte unibertsitateko irakaskuntzako beken kasuan.
Laguntzak eskatzen duten pertsonek hurrengoa kontuan izan behar dute.
Beka hauek beren bizileku bereko autonomia erkidegoan ikasten duten ikasleei eta ikasketak direla eta autonomia erkidegoz aldatzen dutenei zuzenduta daude.
Bekek osagai desberdinak dituzte: matrikularako, materialerako, garraiorako, bizilekurako, ikasketak direla eta soldata gabezia konpentsatzeko, bizi zaren erkidegotik kanpora ikasiz gero mugikortasunerako, eta abar. Hauek ikasleen egoera pertsonala kontuan hartuta ematen dira, batez ere familia-errenta eta beraien etxetik ikasten duten ikastetxea arte dagoen distantzia kontuan hartuta.
Deialdi honeik 1.203 milioi euroko aurrekontua du, aurreko ikasturtean baion %3,5 gehiago. Inbertsio honek, adibidez, unibertsitateko ikasleen %57k, bere familia-errentaren arabera, Unibertsitateko matrikula osoa estaltzen duen beka bat lortzeko aukera izatea ahalbidetzen du.
Honek Gobernuak hezkuntzak herrialdeko ekonomiaren indarberritzearen eta krisitik irteteko nahitaezko instrumentua izatearen alde egiten duen apustua frogatzen du. Gainera, apustu hau Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, berriki aurkeztutako hezkuntza arloko 2010-2011 Ekintza-planaren barruan kokatzen da.
Plan honek, hain zuzen ere, arlo honetan nabarmendutako beste ekimen bat barne hartzen du: Beka, Laguntza eta Errendimendu Akademikoko Behatokiaren sorkuntza. Honek beka sistemari kalitate gehiago ematen lagunduko du.
2010-2011 ikasturterako Beken Deialdi Orokorraren inguruko informazio guztia (modalitateak, baldintzak, atariak, eta abar) hemen dago eskuragarri: www.educacion.gob.es/becas2010.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa