Ministro Kontseilua
Gaurko Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, gaur egun Dantza irakaskuntza profesionalen curriculumak finkatzen duen arautzearen zenbait alderdi aldatzen dituen Errege-Dekretua onetsi du.
Aldaketa hau Hezkuntzaren Lege Orokorrak (LOE) definitu zuen bezala, dantza irakaskuntza profesionak ezarrita daramatzan bi ikasturte akademikoetan metatutako esperientziaren ostean egin da.
Zehazki irakaskuntza hauen sustapena malgutzen duten eta trebezia eta dedikazio handia izateko borondatea duten ikasleei zuzendutako adierazpen artistikoko prestakuntzan maila altu bat mantentzeko zuzenean eragingo duten elementu berriak sartu dituzte.
Hemendik aurrera ez dira mailaz igoko lau espezialitate bakoitzeko zenbait ikasgai gainditu ez dituzten ikasleak, hurrengo ikasturtean ikasketak behar den probetxuaz jarraitzeko bereziki garrantzitsutzat jotzen direlako. Ikasgaiak hauek dira:
| ESPEZIALITATEA | IKASGAIAK |
| Dantza flamenkoa | Espainiako dantza |
| Dantza flamenkoa | |
| Danza klasikoa | Dantza klasikoa |
| Danza garaikidea | Dantza garaikidearen teknikak |
| Danza espainiarra | Bolera eskola |
| Dantza estilizatua | |
| Flamenkoa |
Horretarako irakaskuntza hauetako espezialitate desberdinetako curriculumean ezarrita dauden oinarrizko ikasgai bakoitzak duen pisu zehatza kontuan hartzen da, bere izaera partikularraren arabera, eta hala badagokio, lotuta daraman irakastorduen arabera.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa