Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ministro Kontseiluak Kirol-irakaskuntzetako zortzi titulu berri onetsi ditu

2010eko uztailaren 23a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Kirol-irakaskuntzekin lotutako zortzi titulu berriren sorkuntza ezartzen dituen bost Errege-Dekretu onetsi ditu eta irakaskuntza hauetara sartzeko gutxieneko irakaskuntzak eta baldintzak ezarri ditu.

Zehazki Kirol Urpekaritza, Hipika eta Bela modalitateei lotutako bost Kirol Teknikari titulu berri eta hiru Kiroletako Goi-teknikari dira.

Hurrengo titulazioak dira: Eskafandra Autonomoko Kirol Urpekaritzako Kirol Teknikaria, Hipikako Jauzi, Heziketa eta Lehiaketa Osoa Diziplinako Kirol Teknikaria, Erresistentzia, Orientazio eta Zaldi Turismoko Hipika Disziplinetako Kirol Teknikaria, Aparailu Finkodun Belako Kirol Teknikaria, Aparailu Finkodun Belako Goi-mailako Kirol Teknikaria, Aparailu Libredun Belako Kirol Teknikaria eta Aparailu Libredun Belako Goi-mailako Kirol Teknikaria.

Gobernuak, hala, kirol arloko jarduera profesionalean garatzeko ikasleen prestakuntza egokia bermatzea nahi du. Eskaintza zehatz hau martxan jartzearekin LOEk ezartzen duen Kirol-irakaskuntzei eskaintzen diren gainerako irakaskuntzei ematen zaien antzeko tratamendua eman behar zaienala dioen atala garatzen jarraitzen da. 

Gaur egun Kirol-irakaskuntzen prestakuntza eskaintzak 32 titulu ditu, horietatik 18 Kirol Teknikariei dagozkie, eta 14 Goi-mailako Kirol Teknikariei.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri