Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Alfonso X. Jakintsuaren Gurutze Handia eman dio José Antonio Labordetari

2010eko uztailaren 23a

Ministro Kontseilua

Gaurko Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Alfonso X. Jakintsuaren Gurutze Handia eman dio José Antonio Labordetari.

José Antonio Labordeta 1935ean jaio zen Zaragozan. Karrera luze bat du makina bat arlotan. Izan ere, Institutuko irakasle hau katedraduna, poeta, politikoa, kantautorea, idazlea eta telebista-programetako aurkezlea izan da. Aragoiko kulturaren erreferenteak nagusietako bat da.

Hezkuntzarekin eta kulturarekin beti konprometituta egon da eta Filosofia eta Letretan lizentziatua da. Geografia, Historia eta Arte irakasle bezala hasi zen lanean Terueleko lehen INB "Ibañez Martín" (gaur IES Vega del Turia) deiturikoan, eta 1970 arte ez zen Zaragozara lekualdatu, lehenik eta behin La Paz auzoko Institutuko sail bateko zuzendari bezala eta gero Pignatelli eta Alto de Carabinaseko Institutuetan.

Hortik aurrera José Antonio Labordetaren irakasle karrera kulturaren, kazetaritzaren eta politikaren eskutik joan da, gaur egun arte.

Rolde Estudios Aragoneseseko Ohorezko Batzordeko kidea da, Aragoiko Lanuza de las Cortes Saria, Zaragozako hiriko Urrezko Domina eta Zaragozako Diputazio Probintzialeko Santa Isabel Domina jaso ditu, eta hiri eta herrietan zenbait sari jaso ditu, Batallador de Calamochakoa, adibidez. Berriki Espainiako Gobernuak bi sari garrantzitsu eman dizkio: Arteen Saria eta Laneko Merituari eskainitako Urrezko Domina. Baina intelektual honen bizitzan sakonen sartu zaion aipamena orain del hilabete gutxi Zaragozako Unibertsitateak emandako Honoris Causa Doktore saria da. Saria Zaragozako Unibertsitateko doktoretza batzordeak eman zion, hau argudiatuz: "bere bizitza hezkuntzarekin, kulturarekin eta herriarekin konprometituta izan duen gizon baten izaera unibertsala".

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri