Hasierako baldintzak ikastetxe publikoetako irakasleei eskatzen zaizkienekin parekatzen ditu
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) edo Batxilergoko irakaskuntzetan eskolak emateko ikastetxe pribatuetako irakasleen hasierako prestakuntzako baldintzak arautzen dituen Errege-Dekretua onetsi du.
Arau honek ikastetxe pribatuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko prestakuntza mailak ematen dituzten profesionalen prestakuntza baldintzak ezartzen ditu.
Gainera, irakasle hauen hasierako prestakuntzako baldintzak ikastetxe publikoetako irakasleei eskatzen zaizkienekin parekatzen ditu, azken hauetan materia bakoitzerako prestakuntzaren egiaztapena irakaskuntza funtzio publikora sartzeko hautatze-prozesuaren bidez egiaztatzen dela kontuan izanez.
Horrela, Errege-Dekretu honek orain arte zegoen araudia eboluzionatzen du, hala gure hezkuntza sistema modernizatzen du, mailaz igo delako. Hemendik aurrera Errege-Dekretu bat da hasierako prestakuntza baldintzak arautzen dituena eta ez Agindu Ministerial bat, orain arte gertatzen zen bezala.
Arau honen onespena Hezkuntza Ministerioak bultzatutako 2010-2011 Ekintza-planean kokatzen da. Helburua hezkuntza sistema modernoago eta kalitate gehiagodun baten garapena da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa