Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak unibertsitate irakaskuntza ofizialen araudia eguneratu du

2010eko uztailaren 02a

Berrikuntzak unibertsitate antolamenduko alderdi orokorrekin lotuta daude

 

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, gaur egun unibertsitateko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen arautzearen alderdi zehatz batzuk aldatzen dituen Errege-Dekretua onetsi du.

Araudi berriak azken urteetan hartutako esperientziari eta gure unibertsitate sistemaren beharren analisiari esker kontu zehatz batzuk hobetzen, zehazten eta argitzen ditu eta Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpen prozesua amaitzeko aukera emango du.

Unibertsitate tituluen egiaztapen prosesuko hobekuntzez gain, Errege-Dekretuak unibertsitate antolakuntzako alderdi orokorrekin lotutako berrikuntzak sartzen ditu, besteak beste hauek nabarmentzen dira:

  • Baterako tituluen tratamentu bat begiesten da, gero eta ohikoagoak dira.
  • Irakaskuntza ofizialei dagozkien kredituen onespena bultzatzen da, baina beste bide batzuetatik hartutako gaitasunei dagozkien kresiduten onespena ahalbidetzeko irizpide berriak ere sartzen dira: goi-mailako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak, titulu propioak eta lan esperientzia edo profesionala.
  • Ibilbide edo areagotze curricularrei buruzko aipamenak barne hartzeko aukera dago, beti ere hauek egiaztatzeko aurkezten diren ikasketa planaren memorian aurreikusi badira.
  • Master titulu ofizialekin lotutako berrikuntzak sartzen dira, besteak beste, ikasketa hauen programazioan espezialitateak sartzeko aukera, jakintza-adar batera adskribatzeko derrigorra edo prestakuntza osagaien tratamentu zehatza.
  • Florentziako Europako Institutu Unibertsitarioak emandako Doktore titulua Espainiako unibertsitate batek bidalitako doktore tituluarekin parekatzen da, hala Institutu hau sortu zenean Europako Hitzarmenean dagoen konpromisoa betez.


Azkenik, xedapen honen berrikuntza nagusietako bat unibertsitate tituluen egiaztapen prozeduretan Autonomia Erkidegoen parte-hartzearen gehikuntzari dagokio. Izan ere, bere ebaluazio organoak gaur egun Hezkuntza Ministerioaren menpe dagoen Kalitatearen eta Egiaztapenaren Ebaluazioaren Agentzia Nazionalak (ANECA) bakarrik egiten duen egiaztapenaren aurreko ebaluazioa egin ahal izango du.

Horrela, ebaluazio agentzia autonomikoen rola bultzatu nahi da. Guztiek jarraipenean parte hartu ahal duten bitartean eta egiaztapenaren ondorengo berritzean, hasierako egiaztapena Europako Batzordeak exijitutako kalitate-estandar maximoekin bete ahal izan duten agentziei bakarrik erreserbatzen zaie.

Errege-Dekretu honek Espainiako unibertsitate sistema modernizatzen du eta hezkuntza-administrazioen arteko lankidetza bultzatzen du. Bi hauek orain dela gutxi Hezkuntza ministroak aurkeztu zituen 2010-2011 Ekintza-planeko funtsezko zutarriak dira.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri