Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza eta Osasun eta Gizarte-Politika ministerioek ikasmaterialaren inguruko ikerketa bat aurkeztu dute

2010eko abuztuaren 31

Akatsak etiketatzean egindako akatsak dira ez-betetze nagusiak.

Etiketatze akastuna da Kalitateko Institutu Nazioanalaren (INC) Ikerketa eta Kontrol Zentroak aztertutako eskola erabilerara zuzendutako 441 produktuetan eta 45 bizkar-zorro motetan aurkitutako ez-betetze nagusia. INCek aztertutako ikasmaterialaren %38'5ak araudia betetzen du, baina gainontzeko %61'5ak akatsen bat du, %95ean etiketatze kasuekin lotuta. Bizkar-zorroen artean, %37,7k araudia betetzen du eta betetzen ez duten kasuetan, kasuen %88 ere etiketatze akatsengatik da.

Osasun eta Gizarte-Politika ministroak, Trinidad Jimenezek, gaur goizean aurkeztutako datuak dira. Datuok Kalitateko Institutu Nazionalak (INC) 2010-2011 ikasturtea hasi baino lehen egindako ikasmaterialaren inguruko ikerketetatik atera dituzte. Aurkezpenera Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria, Eva Almunia, Gizarte-Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Francisco Moza, eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Etelvina Andreu, ere joan dira.

Trinidad Jimenezek datuek herritarren segurtasuna bermatuta dagoela adierazten dutela eta produktu hauetako portzentaia txiki batek besterik ez duela arriskuren bat nabarmendu du. Arriskua larria izanez gero produktua berehala baztertu eta suntsituko litzateke.

Etiketatzean akatsen bat egonez gero, kontsumitzaileak produktu honen inguruko informazio zuzena izan dezan banatzaileari zuzentzeko agintzen zaiola ere azaldu du ministroak. Etiketatzeko oinarrizko araak betetzen dituen egiaztatu ahal da frogapen batzuk eginda:

- Arau orokor bezala, etiketatzeak artikuluaren marka edo arduraduna eta beti ere honen helbidea azaltzen duela baieztatu behar da.


- Herritar zaurgarrienen segmentuetara zuzendutako produktuetan, hala nola ikasle txikietara zuzendutakotan, CE marka -Europar Adostasunekoak- edo 36 hilabetetatik beherakoentzat egokia ez dela azaltzen duen sinbolo grafikoa bezalako baldintza gehigarriak daude.

Trinidad Jimenezek Kontsumo agintariek produktuen inguruko segurtasuna, kalitatea eta informazioa bermatzen dutela azpimarratu du, eta kontsumoa arduratsua, osasungarria, segurua, elkartasunezkoa eta jasangarria izan dadin eskatu du.

IKASMATERIALA

Eskola erabilerarako INCek aztertutako produktuak hurrengoak izan ziren: modelatzeko jostailuak, traza uzten duten jostailuak (olio pastel barrak, tenperak, akuarelak, arkatz markatzaileak), grafito eta koloretako arkatzak, era askotako ikasmateriala (zorrozkailuak, marrazkirako konpasak, borragomak) eta hatzetarako pinturak.

Aztertutako 441 objektuetatik, 170ek (%38'5) indarrean dagoen araudia betetzen dute erabat. Gelditzen diren 271 objektuetatik, %95ek ez du etiketatze arloan araudiak eskatzen duena egokiro betetzen. Hala nola, arduradunaren azalpena (%31), argibide bereziak edo nahitaezko ohartarazpenak (%23) edo CE marka (%15). Aurkitutako beste ez-betetze batzuk kutsadura kimikoari dagozkio (%2), batez ere barioari dagokiona; kalitate-faktoreak (%2), ia guztiak aztertutako materialak zikinkeria izateagatik, eta segurtasun-faktoreak (%1), funtsean erabilitako materialari atxikitakoak.

BIZKAR-ZORROAK

Aztertutako 45 bizkar-zorroen, 17 (37an’%7) erabat indarrean dagoen araudia betetzen dute. Gainerako ez-betetzeen %88 produktuaren etiketatzeari eta aurkezpenari dagokio, batez ere produktuaren osaketaren, arduradunaren helbidearen edo IFZ, IFK edo RNIaren inguruko informazio faltagatik edo okerreko informazioagatik. CE markaren betetze mailari dagokionez, bizkar-zorroek ez dute etiketan sartu behar, jostailuak ez direlako, eta aztertutako 45 produktuetatik bostek bakarrik daukate. Araudia betetzen ez duten bizkar-zorroen beste %12k osaketaren inguruko ez-betetzeak dituzte, batez ere benetako osaketaren eta etiketan azaldutakoaren artean dagoen kointzidentzia aldetik.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri