Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Melillan Musika Kontserbatorio Profesional bat eraikitzeko 9,2 milioi inbertituko ditu

2010eko irailaren 17a

 

Ministro Kontseiluak Melillan Musika Kontserbatorio Profesional bat, Hizkuntza Eskola Ofizial bat eta Helduen Ikastetxe bat instalatzeko 9,2 milioi euro inbertitzeko baimena eman dio Hezkuntza Ministerioari.

Zentro hauek hiriko Handizkako Merkatu Zentralaren eraikin zaharrean jarriko dira eta Musika Kontserbatorio Profesionalean 180 ikaspostu, Hizkuntza Eskola Ofizialean 1.000 ikasle eta Helduen Ikastetxean 650 ikasle izateko gaitasuna izango dute. Halaber hiriko erabilera publikora zuzendutako Auditorio bat eraikitzea aurreikusten da.

Datozen hiru urteetan egingo den obra egiteko aurrekontu osoa 9.155.478,71 eurokoa da.

Espainiako Gobernua Ceuta eta Melillako hezkuntza sistema hobetzeko ahalegin handiak egiten ari da. Irrika honen fruitua 2009-2011 aldirako Ceuta Educa eta Melilla Educa planak martxan jartzea izan da.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri