Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza eta Defentsa ministroek 2010-2011. Ikasturtea inauguratu dute Akademia Militar Orokorrean

2010eko irailaren 06a

Irakurri Gabilondo ministroaren esku-hartzea

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Ángel Gabilondoren esku-hartzea

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Defentsa ministroak, Carme Chaconek, 2010-2011. ikasturtea inauguratu dute gaur Zaragozako Akademia Militar Orokorrean. Ikasturtea ofizialentzako irakaskuntza militarren eredu berriarekin egingo den lehena izango da.

Eredu berri honek orain hiru armadetako Akademia Militarretan sartzen diren ikasleek beraien ikasketak amaitzean titulazio bikoitza lortzeko aukera izatea ahalbidetuko du: militarra eta Antolakuntza Ingeniaritzakoa Lur eta Aireko ikasleen kasuan; eta Ingeniaritzako Gradua, mekanika adarra, Armadakoen kasuan.

Ekitaldian Hezkuntza ministroak zera adierazi du: "prestakuntza berri bat jarri da martxan. Akademietan sartzeko beste unibertsitateko ikasleek egiten duten sistemarekin egingo dute eta ofizialek, prestakuntza militarraz gain, Ingeniaritzako graduko titulua lortu ahal izango dute aldi berean. Honela Lur, Armada eta Aireko akademia militarrak Goi-Hezkuntzako Europar Eremuan sartuko dira, Espainiako unibertsitateekin batera."

"Egun hauetan, - gehitu zuen Ángel Gabilondok - 7.747.253 ikaslek ikasturtea hasiko dute, hori zifra historikoa da gure herrialdeko hezkuntza sistemarako". Honek herritarrek gehiago prestatzeko eta hori bizitza guztian zehar egiteko borondatea baieztatzen du", adierazi du Gabilondok.

Bere aldetik, Carme Chaconek ofizialen promozio berriak titulazio bikoitza, zibila eta militarra, jasoko duten Espainiako historiako lehenak izango direla azpimarratu zuen. Eta zera gehitu zuen: "beraien prestakuntza amaitzean, ikasle berriak Indar Armatuen historiako aginte-militar prestatuenak izango dira".

Defentsa ministroak gaur egungo munduan estrategia, taktika eta logistika militarreko ezagutzaz gain, egungo ofizialek Espainiako eta nazioarteko errealitatea ulertu behar dutela, eta horregatik ekonomia, politika eta historia ezagutzaz gain lidergo arduratsu bat gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak ere izan behar dituztela gogorarazi du.

Chaconek etorkizuneko ofizialei beraien bizitza Espainiaren zerbitzura dedikatzea ere eskertu zien, "herritar batek hartu ahal duen erabaki garrantzitsuenetako bat" delako. Zentzu honetan, zera gehitu zuen: "gizartearen onura zuen interes pertsonalen aurretik jarriko duzue, ordainetan ezer espero gabe. Baina zuen konpromisoarekin betetzen baduzue, ordainsari handienetako bat ere jasoko duzue: zuen lagunen onespena, mirespena eta estimua, betetako betebeharraren aurrean. Eta, bereziki, Espainia osoaren errespetua eta harrotasuna".

Bestalde, Defentsa ministroak zera adierazi zuen: "gaur ematen dugun pauso erraldoi hau ofizialordeentzako irakas-sistema berria hastean osatuko da". Datorren ikasturtean prest izatea espero dugun sistema honek titulazio bikoitza lortzeko aukera emango die: militarrari, goi-mailako lanbide heziketako beste bat gehituko diote"

Hitzaldia baino lehen, ministro biek Defentsako Zentro Unibertsitario berriaren bulegoak bisitatu zituzten eta oroimenezko plaka bat estalgabetu zuten.

Irakaskuntza-eredu militar berriak Goi-Hezkuntzako Europar Eremuak eskatzen duenari erantzuten dio. Honekin, akademia militarrak Bolognako ereduan sartzen dira, Espainiako unibertsitateek egin duten bezala.

Titulazio bikoitza eta izangai kopuru bikoitza

Aurten, akademia militarretan irakaskuntza-eredu berrian sartzeko eskatu duten pertsona kopurua bikoiztu da, 2.600 hautagai gehiago egon dira (2009an 1.223 egon ziren). Halaber, hiru akademietan onartutako 416 kadeteen selektibitateko batezbestekoa 12tik 9,1ekoa izan da. Halaber, hautagaien erdiak baino gehiagok 18 eta 19 urte artekoak dira, horrek etorkizuneko militarren batezbesteko adina ia bi urtetan jaistea suposatzen du.

Ikasturte berri honetatik aurrera, hiru armadetako ofizialen prestakuntza akademia orokorren bidez, (Akademia Militar Orokorra, Armadako Itsasketa-eskola eta Aireko Akademia Orokorra), eta beste alde batetik, Zaragozako (Lurrekoa), Cartagenako Politeknikoko (Airekoa) eta Vigoko (Armada) unibertsitate publikoei atxikitako Defentsako Zentro Unibertsitarioen bidez emango da.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri