Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

15 eta 19 urte arteko ikasleen %80 baino gehiagok derrigorrezkoaren ondoko ikasketak jarraitzen dituzte

2010eko irailaren 07a

ELGAren “2010eko Hezkuntzaren Egoera" txostena aurkeztu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

 

  • 2007/08 ikasturteko datuek Espainiak goi-hezkuntzako ikasketetan ELGAren batezbestekoa hobetzen duela frogatzen dute
  • Espainiako hezkuntzaren ahulgunea Erdi Mailako Lanbide Heziketa da, azken urtean 4 dezimako hobekuntza izan duen arren
  • ELGAk arreta berezia jartzen dio prestakuntzaren eta enpleguaren arteko harreman estuari eta hezkuntzan egindako inbertsionaren errentagarritasunari
  • Derrigorrezkoaren ondoko ikasketak bukatu baino lehen uzten dituzten gazteen portzentaia %34tik %27ra jaitsi da zortzi urtetan

 

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, zera nabarmendu du 2007-08 ikasturteko datuak aztertzen dituen Hezkuntzaren Egoeraren ELGAren txostenaren aurkezpenean: "derrigorrezkoaren ondoko etapetako eskolaratze eta titulazio datuek eskola uzte goiztiarraren eboluzioaren aurrean optimistak izateko aukera ematen digute, eta hau Espainiako hezkuntza sistemaren erronka nagusiena da".

Zentzu honetan, 2007/08 ikasturtean 15 eta 19 urte arteko ikasleen %81ek Bigarren Hezkuntza ikasten jarraitzen dutela agertarazten du txostenak. Hau da, 2001ean baino zortzi puntu gehiago. Halaber, 2010eko Hezkuntzaren Egoera txostenak dagokien urtean Batxilergoko edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako titulua lortzen duten ikasle kopurua handitu dela eta %73an kokatzen dela, 2001eko %66arekin alderatuz. (A2.1 grafikoa)

Bestalde, urtero ELGAk egiten duen ikerketak gure herrialdeko biztanle helduen prestakuntza mailan dagoen aurrerapen handia barne hartzen du Batxilergoko, Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua duten 25 eta 34 urte arteko ikasle kopurua (%65) bikoitza da orain dela 30 urteko datuekin alderatuta (%29). Ondorioz, eskolako bizi-itxaropena 17,2 urtetan kokatzen da Espainian eta ELGAko eta EBko batezbestekora gerturatzen da. (C1.7 grafikoa).

"Gazteek hezkuntzaren alde egiten duten apustuak Espainiak bere prestakuntza maila beste herrialde batzuk baino azkarrago hobetzea, gehiengoak baino goi-mailako tituludun gehiago izatea eta gure ahultasun handiari, derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzari, eta batez ere, Erdi Mailako Lanbide Heziketari, behin betiko bultzada ematea dakar", adierazi du Estatu-idazkariak.

Inbertsioa hezkuntzan

Ikuspuntu ekonomikotik eta sozialetik, hezkuntzan egindako inbertsioa errentagarria da gizabanako eta taldekako onurak eragiten dituelako. Eta analisi honi arreta berezia jarri dio aurten ELGAk.

Gure herrialdean hezkuntzara zuzendutako aurrekontuak Gobernuaren guztizko gastuaren %13 suposatzen du eta 1995etik ikasle bakoitzeko gastuaren gehikuntza %40koa izan da (B1.5 grafikoa).

Izan ere, 2007ko datuetan azken urteetako inbertsio ahalegin handia islatzen ez den arren -BPGarekiko %5,11ean kokatu da hezkuntzari zuzendutako aurrekontua-, ikasle bakoitzeko gastua handiagoa da Espainian gainontzeko beste herrialde gehienetan baino (2 puntu) (B1.4 grafikoa).

Espainian, gainerakoetan bezala, hezkuntzako inbertsioa soberan berreskuratzen da. Espainian itzulera horrek mailarik altuenak lortzen ez dituen arren, hezkuntzan inbertitzen dugun euro bakoitzeko bi jasotzen ditugula baieztatu dezakegu. Hezkuntzan, onurek inbertsioaren kostua bikoizten dute.

Ikuspuntu ekonomiko batetik bakarrik, goi-mailako titulazioa duen gizon batek ekoizten duen irabazi indibidualaren eta kolektiboaren batuketak Espainiari 180.000 dolar baino gehiago suposatzen dizkio (ELGAren batezbestekoa 350.000$ dira) (B1.5 grafikoa).

"2010eko hezkuntzaren egoera" txostena

Eva Almuniak eskainitako prentsaurrekoaren audioa

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri