Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Goi-mailako Lanbide Heziketako hiru titulu berri onetsi ditu

2010eko irailaren 10a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, hurrengo Lanbide Heziketako tituluak oinarrizko alderdi eta elementuetan ezartzen eta arautzen dituzten hiru Errege-Dekretu onetsi ditu:

 

  • Sistema Elektromagmetiko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria
  • Arozgintzako eta Altzarigintzako Goi-mailako Teknikaria
  • Lorezaintzako eta Loregintzako Goi-mailako Teknikaria

 

Gainera, Gobernuak beste Errege-Dekretu bat onetsi du. Horren bidez Kudeaketa Administratiboko Teknikari titulu berriaren curriculum berria 2011/2012 ikasturtean martxan jartzea erabaki da, eta ez 2010/2011 ikasturtean, hasiera batean aurreikusita zegoen bezala.
Gaurko bost Errege-Dekretu hauekin, Ministro Kontseiluak LOEtik eratorritako Lanbide Heziketako 45 titulu berri onetsi ditu jada. Lanbide Heziketako titulazio berrien ezarpena 2010 amaieran ia ezarrita egongo da.
LOEa ezartzen duen Lanbide Heziketako tituluen eskaintza, osatzen denean, 120 eta 140 artekoa izango da, gutxi gorabehera.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri