Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak 45 milioi euro zuzenduko ditu Ceuta eta Melillan hezkuntza jarduerak egiteko

2010eko urriaren 01a

Ministro Kontseilua

Hezkuntza ministroak 2010-2011 Ekintza-planean hezkuntza arloan Ceuta eta Melillarako lehentasunezko jarduera ildoak jasotzen dituzten bi txosten aurkeztu dizkio Ministro Kontseiluari. Gobernuak 45 milioi euro zuzenduko ditu bi hiri autonomoetan begietsitako neurriak burutzeko.

2010-2011 Ekintza-planak neurri zehatz batzuk begiesten ditu. Besteak beste, haur-hezkuntzaren lehen zikloan eskolaratze goiztiarra bultzatzeko 300 plaza baino gehiagoren sorkuntza (bi hirietarako konjuntuak); ikasleen emaitzak hobetzeko estrategia eta ekintza integralak bultzatuz eskola-arrakasta planen sustapena; hezkuntza Babesteko eta Indartzeko Programen (PROA) gehikuntza; edo Eskola 2.0 programa Lehen Hezkuntzako seigarren mailara hedatzea. Ekintza-planaren asmoa gaur egun garatzen ari diren Ceuta Educa eta Melilla Educa programak osatzea eta indartzea da.

Gaur aurkeztutako txostenek Hezkuntzaren Lege Organikoan markatutako xedeak garatzen dituzte, Ceuta eta Melillako hezkuntza sistemen hobekuntza ahalbidetzen duten neurri berriak bultzatzen dituzte eta Gobernuak Ceuta eta Melillarekin duen konpromisoa frogatzen dute, bakoitzaren berezitasun soziokulturalak eta geografikoak kontuan izanda.

Espainiako Gobernua bi hiri autonomo hauetako hezkuntza sistemen kalitatea hobetzeko ahalegin handia egiten ari da. 2005. urtetik azpiegituretan egindako hornidura hobetzeko eta lurralde hauetako eskola uzte portzentaiak gutxitzeko jarduera zehatzak egiten ari da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri