Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Lanbide Heziketa bultzatu du hala Lanbide-prestakuntzen Katalogoa osatuz

2010eko urriaren 01a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Prestakuntza Profesionalen Katalogo Nazionala osatzen duten lau errege-dekretu onetsi ditu gaur. Zehazki, itsaso-arrantza lanbide-arloei buruzko; segurtasun eta ingurumeneko; ehungintza, jantzigintza eta larrugintzakoak; eta ibilgailuen garraio eta mantentzeko prestakuntza berriak sartu dira.

Lanbide-prestakuntzek dauden profil profesional desberdinak jasotzen eta mugatzen dituzte, bakoitzari lotutako konpetentziak ebaluatzea eta egiaztatzea ahalbidetuz. Prestakuntza Profesionalen Katalogo Nazionalean sartzea nahitaezkoa da ikasleen enplegagarritasun aukerak eta langile bezala ongizate pertsonala izatea hobetuko duten Lanbide Heziketako titulu berrien diseinurako.

Gaurko dekretuekin 18 prestakuntza berri ezartzen dira eta jada badauden 3 berritzen dira. Aipatutako lanbide-arlo batzuetan bazeuden prestakuntza ofiziala ez zeukaten sektore batzuk, hori dela eta prestakutnza berriek hutsune hori betetzeko eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako kalitatezko Lanbide Heziketa bat diseinatzeko aukera suposatzen dute.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri