Ikasleen arteko kirolaren sustapenerako hitzarmen bat sinatu dute
Kiroletako estatu-idazkariak, Jaime Lissavetzkyk, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, Hezkuntza Ministerioaren eta Kirol-Kontseilu Gorenaren (CDS) arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute CDSren egoitzan "Eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren Marko Nazionala" martxan jartzeko. Helburua ikastetxeetan jarduera fisikoa eta kirol jarduera modernitzatzea eta hobetzea da.
Eva Almuniak umetatik kirol jarduerak egiteko ohitura sartzeko beharrari buruz hitz egin du, "uzten ez den ohitura bat" dela frogatuta dagoelako. Hizkuntza, bizikidetza soziala, bizimodu sedentariori eta asialdiko okupazioari lotutako arriskuen prebentzioa bezalako funtsezko arloetan jarduera fisikoak duen garrantzia ere nabarmendu du.
Bere aldetik Jaime Lissavetzkyk zera nabarmendu du: "Espainiako kirolaren une handi hau aprobetxatu behar da gizarteari gure gazteen prestakuntzan jarduera fisikoak duen garrantziaren inguruko mezu bat bidaltzeko".
Biak bat etorri dira honetan: "kirolak, ikasleen prestakuntzan eta garapenean balio garrantzitsuak emateaz gain, integrazioa eta berdintasuna bezalako kontzeptuak ulertzeko eta praktikatzeko faktore oso baliotsua da".
Erakunde bietako adituek egindako argitalpenak dokumentu batean biltzen ditu hitzarmenaren edukiak. Dokumentu honek prestakuntza proiektuak kirol praktikaren bidez diseinatzeko oinarrizko tresnak eta eskola-adinaren eremuan jarduerek izan behar dituzten baldintza minimoak ezartzen ditu.
Ekimen konjuntu honekin, Hezkuntza Ministerioak eta CSDk ikastetxeetan jarduera fisikoa sustatzea nahi dute. Hau haurren gizentasunaren aurka borrokatzeko; jarduera fisikoa ikastorduetan eta ikastorduz kanpo bultzatzeko eta ikastetxeetako kirol jardueraren kalitate- eta segurtasun- maila bermatzeko funtsezko tresna bezala hartzen dute.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa