Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Autonomia Erkidegoetan haur-hezkuntzako bigarren zikloaren (3tik 6 urtera) doakotasuna finantzatzeko 341.400.220 milioi euroko lurralde bakoitzerako banaketa ezarri du.
Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren Batzorde Orokorrak i2010eko irailaren 28an hitzartutako irizpideak ezarriz, kredituaren banaketa hurrengoa da:
| Autonomia Erkidegoa | Hornidura |
| Andaluzia | 67.317.018 |
| Aragoi | 10.655.915 |
| Asturias | 6.979.453 |
| Balearrak | 8.977.682 |
| Kanariak | 17.773.898 |
| Kantabria | 4.105.615 |
| Gaztela eta Leon | 18.971.121 |
| Gaztela-Mantxa | 17.601.364 |
| Katalunia | 56.791.126 |
| Valentziako Erkidegoa | 38.827.628 |
| Extremadura | 8.941.877 |
| Galizia | 19.964.558 |
| Madril | 49.399.202 |
| Murtzia | 12.758.704 |
| Errioxa | 2.434.059 |
Euskadin eta Nafarroan, haur-hezkuntzaren doakotasunaren finantzaketa bakoitzaren finantzaketa erregimen zehatzen arabera izanda egingo da.
Azken urteotan Hezkuntza Ministerioak Espainiako haur-hezkuntza sustatu du zenbait neurriren bidez, eta hau ere orain dela gutxi aurkeztu den 2010-2011 Ekintza-planean hezkuntza arloan islatutako xedeetako bat da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa