Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Autonomia Erkidegoen artean Hizkuntza Eskola Ofizialen plazak eta baliabideak handitzeko 12 milioi euro banatzeko irizpideak ezartzen dituen akordio bat onetsi du gaur.
Zehazki, balidabide hauek "Inglesa gazteentzat" programara zuzenduta daude. Programa 2007an sortu zuten, eta Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza bide bat ezartzen du ikasle gehiagok atzerriko hizkuntza hau ikasteko erraztasun handiagoa izateko.
Gobernuak hurrengo banaketa irizpideak ezarri ditu:
• %70 18 eta 30 urte bitarteko herritarren arabera.
• %30 Autonomia Erkidego bakoitzean funtzionamenduan dauden Hizkuntza Eskola Ofizial kopuruaren arabera.
Hizkuntzen irakaskuntzaren hobekuntza Hezkuntza Ministerioaren apustuetako bat da, hori dela eta, azken urteetan Hizkuntza Eskola Ofizialei plaza kopurua handitzea bermatzeko beharrezko finantza baliabideak emateko ahalegin ekonomikoa egin da. Horrela, 2007. urtetik "Ingelesa gazteentzat" programak 67 milioi euro inguruko inbertsioa izan du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa