Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Andaluzia eta Kataluniako autonomia erkidegoei Eskola 2.0 eta PROA programak ezartzen jarraitzeko ia 30 milioi euroko transferentzia ezartzen duen bi hitzarmen onetsi ditu gaur.
Eskola 2.0
Zehazki, 2010ean Eskola 2.0 programa ezartzen jarraitzeko Kataluniari 15 milioi euro ematea baimendu du.
Aurten programa honek ikastetxeen ekipamenduetara eta irakasleen prestakuntza espezializatuetara zuzendutako 100 milioi euro inguruko hornidura orokor bat du.
PROA
Bestalde, Gobernuak Andaluziako autonomia erkidegoari arrazoi soziokulturalak eta sozioekonomikoak direla eta desabantaila egoeran dauden ikasleak dituzten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako zenbait laguntza programa (PROA plana) bultzatzera zuzendutako 14 milioi euroko transferentzia egitea onetsi du.
Azken bost urteetan zehar Andaluziako autonomia erkidegoen egin den inbertsioa ia 55 milioi eurokoa izan da. Horrek, 1.150 ikastetxek (horietatik 630 Lehen Hezkuntzakoak eta 520 Bigarren Hezkuntzakoak) Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Programa hauek (PROA) garatzea ahalbidetu du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa