Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Espainiako unibertsitateen finantza kudeaketaren hobekuntza eta gardentasunera zuzendutako 1.700.000 euroko lurralde banaketa ezarri du gaur.
Diru hau integratutako Informazio-sistema baten eta Kontabilitate Analitikoko Batzorde baten martxan jartzea finantzatzera zuzenduta dago. Batzorde hau sortzeko hitzarmena pasa den apirilean egin zuten Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak eta Unibertsitateen Kontseiluak, unibertsitateen finantza kudeaketa hobetzeko asmoz. Behin betiko banaketa hurrengoa da:
Tituluen onespen ofiziala
Bestalde, Ministro Kontseiluak Graduko 402 unibertsitate tituluren eta Doktoretzako 123 tituluren izaera ofiziala onetsi du. Hala, Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan sartzen dira.
Titulu hauen onespen ofizialarekin jada 1.353 Gradu eta 849 Doktoretza-ikastaro daude Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan sartuta.
Onetsitako Doktoretza-ikastaroaren tituluak kontsultatu 
Onetsitako Graduko tituluak kontsultatu 
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa