Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza-itunen moduluak ebaluatuko dituen Batzordea osatu dute

2010eko azaroaren 22a

LOEk ezartzen duen agindua betetzen da

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Mario Bederak, doako ikasketak ematearen guztizko kostua baliotsi behar duen kontzertu moduluen zenbatekoa aztertzen duen Batzordea eratu den bilera presiditu du gaur.

Lan organo honen eraketarekin Hezkuntzaren Lege Organikoaren (LOE) bigarren atalean, hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian ezartzen den agindua betetzen da. Xedapen honek Konferentzia Sektorialean Autonomia Erkidegoek, itundutako irakaskuntza pribatuaren arloko enpresaburuen elkarteek eta sindikatuek osatutako Batzorde hau sortzeko beharra ezartzen dute.

Batzordea, Hezkuntza Ministerioaren ordezkariek, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Mario Bederak, eta Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusiak, Rosa Peñalverrek; enpresako hezkuntza sektoreko ordezkariek, Eskola Katolikoek, Ikastetxeen Espainiako Konfederazioak (CECE), Irakaskuntza Kooperatiben Espainiako Elkartasunak (UECOE); hezkuntza arloko ordezkari sindikalek, Unión General de Trabajadoresek (UGT), Comisiones Obrerasek (CCOO), Unión Sindical Obrerak (USO) eta Federación de Sindicatos Independientes de Enseñanzak (FSIE); eta Andaluzia, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Madril, Valentzia eta Errioxako Autonomia Erkidegoetako ordezkariek eratzen dute.

Gaurko bileran datorren hilabeteetarako gida bezala erabiliko den lan metodologia ezarri dute. Zehazki, Lantalde Teknikoaren eraketa adostu dute Hezkuntza Ministerioarekin batera deitutako hiru sektoreetako ordezkariekin.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri