Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak Hezkuntza Ministerioaren eta Kataluniako Generalitatearen arteko hitzarmen bat baimendu du Nazioarteko Bikaintasunaren Campuseko proiektei diru-laguntza emateko

2010eko abenduaren 17a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala eskatuta, Hezkuntza Ministerioaren eta Kataluniako Generalitateko bi kontseilaritzaren (Ekonomia eta Finantzak eta Berrikuntza, Unibertsitateak eta Enpresak) arteko hitzarmen baten sinadura baimendu du. Hitzarmenak unibertsitate katalanei 2010eko Nazioarteko Bikaintasunaren Campus deialdian aukeratutako proiektuak koordintzeko 19,1 milioi euroko diru-laguntza ematea ahalbidetuko du.

Hitzarmen honen bidez diru-laguntza lortuko duten proiektuak hurrengoak dira:

  • Campus ENERGÍA UPC: Energía para la Excelencia
    Agregazioaren unibertsitate koordinatzailea: Catalunyako Unibertsitate Politeknikoa
    Laguntzaren zenbatekoa: 3 milioi euro
  • UPF Campusa – Icària Internacional
    Agregazioaren unibertsitateak: Pompeu Fabra unibertsitatea, Universitat Oberta de Catalunya
    Laguntzaren zenbatekoa: 4 milioi euro
  • Bartzelona Campuseko Health Universitat (HUBc)
    Agregazioaren unibertsitate koordinatzailea: Bartzelonako Unibertsitatea
    Laguntzaren zenbatekoa: 3 milioi euro
  • Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa Catalunya Sud
    Agregazioaren unibertsitate koordinatzailea: Rovira i Virgili Unibertsitatea
    Laguntzaren zenbatekoa: 3 milioi euro
  • Barcelona Knowledge Campus
    Agregazioaren unibertsitateak: Bartzelonako unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
    Laguntzaren zenbatekoa: 2,2 milioi euro
  • UAB CEI: Apuesta por el Conocimiento y la Innovación
    Agregazioaren unibertsitate koordinatzailea: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
    Laguntzaren zenbatekoa: 2,6 milioi euro
  • CAMPUSA ÍBERUS: Valle del Ebroko Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa
    Agregazioaren unibertsitate koordinatzailea: Lleidako Unibertsitatea
    Laguntzaren zenbatekoa: 1,3 milioi euro

Nazioarteko Bikaintasunaren Campus programaren xedea Espainiako unibertsitatearen modernizazioa bultzatzea da, campus onenak nazioarteko ospetsuenen artean kokatuz, eskaintzaren kalitatearen hobekuntzan lagunduz eta unibertsitateen espezializazioak eta agregazio estrategikoak instituzioekin, ikerketa zentroekin eta enpresekin hezkuntza eraginkortasuna izatea sustatuz.

Prozedura, funtsean, Espainiako unibertsitateek urteroko deialdian aurkeztutako campusen hobekuntzako egokiagoak diren proiektuak aukeratzean datza.

Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren 2010eko deialdia pasa den urriaren 21ean ebatzi zen, eta aukeratutako proiektuen artean lehen azaldutakoak zeuden. Araudiak Hezkuntza Ministerioak programaren onuradunak diren unibertsitateetan errotuta dauden Autonomia Erkidegoekin hitzarmen bat sinatuko du. Hitzarmen honen bidez Autonomia Erkidegoari mailegu bat ematen zaio eta horrek proiektuen finantzaketan eragina du. Kataluniaren kasuan, gaur onetsi den hitzarmena da.

CEI 2010eko proiektuen inguruko informazioa 


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri