Ministro Kontseilua
Gobernuak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Autonomia Erkidegoen artean hezkuntza arloan desberdintasunak gutxitzera zuzendutako jarduerak finantzatzeko zortzi milioi euro baino gehiago banatzea onetsi du gaur.
Xedea ekitatea sustatzera zuzendutako ekintzak garatu ahal izateko ikastetxeak indartzea da. Hitzarmenak ematen den diruak arrakasta aukera gutxiago duten ikasle taldeei zuzendutako programak, ikasketa eboluzioan desfasea duten ikasleentzako programak, eta xede bera duten eta Administrazioaren babesean dauden kanpoko programen martxan jartzeak finantziatu behar ditu.
Diru hau banatzeko Autonomia Erkidego bakoitzean dagoen Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-kopurua eta 16 urterekin DBHko Graduatu titulua lortzen ez duten ikasle-kopurua kontuan hartzen dira. Gainera, herritarren sakabanaketa eta uhartetasuna ere kontuan hartzen dira.
Irizpide hauek aplikatzeak hurrengo banaketa dakar:
Guztizkoa | 8.461.551 |
| Andaluzia | 1.883.143 |
| Aragoi | 217.543 |
| Asturiasko Printzerria | 137.923 |
| Balears (Illes) | 244.701 |
| Kanariak | 490.028 |
| Kantabria | 79.595 |
| Gaztela eta Leon | 385.339 |
| Gaztela-Mantxa | 442.143 |
| Katalunia | 1.273.975 |
| Comunitat Valenciana | 1.033.892 |
| Extremadura | 237.492 |
| Galizia | 502.052 |
| Madrilgo Erkidegoa | 1.143.272 |
| Murtziako Eskualdea | 334.072 |
| Errioxa | 56.381 |
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa