Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gobernuak 35 milioi euro tranferituko ditu Andaluziara eta Madrilera Educa 3 Plana garatzeko

2010eko abenduaren 23a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Andaluziako eta Madrileko autonomia erkidegoetara 35 milioi euro baino gehiago transferitzea ezartzen duen bi akordio onetsi ditu gaur Educa3 Planaren ezarpenarekin jarraitzeko.

Programa honen xedea Haur-hezkuntzako lehen zikloan (0 eta 3 urte bitarteko etapa) plaza publikoen sorkuntza bultzatzea da. Horretarako, Gobernuak Andaluziari 20.441.561 euro ematea, eta Madrili 14.825.787 ematea baimentzen da.

Gobernuak, hala, Autonomia Erkidegoen artean 2010ean 100 milioi euroko kopurua banatzeko eta hori pasa den martxoaren 30ean Ministro Kontseiluak adostutako irizpideen barruan egiteko konpromisoa betetzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Lege Organikoa betetzen da. Lege honek herri administrazioei Haur-hezkuntzako lehen zikloko nahikoa plaza sortzea bultzatzeko betebeharra eta berien ekintzak koordinatzeko eta hezkuntza-eskaintza ziurtatzeko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea egozten die.

Educa3 Plana, 0 eta 3 urtetik Haur-hezkuntza bultzatzeko plana, Hezkuntza Ministerioak jarri zuen martxan 2008an. Xedea Espainia guztian mota honetako prestakuntza bultzatzea eta zabaltzea zen. Orain arte 300 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte, eta 2012 arte kopuru hau Autonomia Erkidegoekin batera finantzatutako 1000 milioira igotzea aurreikusten da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri