Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Autonomia Erkidegoen artean Eskola 2.0 programaren finantzaketa indartzeko sei milioi euro inguruko banaketa onetsi du gaur.
Hitzarmen hau pasa den martxoaren 30ean lortutakoaren jarraipena da. Orduan Gobernuak banaketa irizpideak eta 2010ean programa honetarako zuzendutako diruaren ondoriozko banaketa formalizatu zuen. Autonomia Erkidegoekin bakoitzaren parte-hartzea zehazteko negoziazioa amaitu ondoren, horietako bi, Valentziako Erkidegoak eta Madrileko Erkidegoak, parterik ez hartzea erabaki dute. Aldi berean, beste seik ikastetxe eta ikasle kopuru handiagoa barne hartzeko konpromisoa hartu dute.
Negoziazio prozesu honen ondorioz, Gobernuak bi aurrekontuko partidatan banandutako hondar bat du. Alde batetik, instalazioak hobetzeko 5.703.807 euro eta, beste alde batetik, gastu arruntak ordaintzeko 184.303 euro.
Diru hau banatzeko aplikatu diren irizpideak 2010ean Eskola 2.0ren kreditu nagusia banatzeko hitzartu ziren berberak izan dira. Instalazioak hobetzera zuzendutako partidarako funts publikoekin mantendutako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-kopurua eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako unitate kopurua izaten da kontuan. Gastu arruntak ordaintzeko funts publikoekin mantendutako Lehen Hezkuntzako 2. mailako unitate kopurua eta Lehen Hezkuntzan finantzaketa bera duten ikastetxe kopurua hartzen dira kontuan.
Irizpide hauen arabera Eskola 2.0 Programan parte hartzen duten autonomia erkidegoen arteko banaketa horrela geldituko litzateke:
| Gastu arruntak | Instalazioen hobekuntza | Guztizkoa | |
|---|---|---|---|
| 184.303 | 5.703.807 | 5.888.110 | |
| Andaluzia | 47.005 | 1.657.239 | 1.704.244 |
| Aragoi | 7.080 | 224.632 | 231.712 |
| Asturiasko Printzerria | 5.306 | 139.566 | 144.872 |
| Balears (Illes) | 5.367 | 175.407 | 180.774 |
| Kanariak | 12.602 | 377.015 | 389.617 |
| Kantabria | 3.335 | 86.146 | 89.481 |
| Gaztela eta Leon | 14.817 | 398.508 | 413.325 |
| Gaztela-Mantxa | 13.987 | 447.220 | 461.207 |
| Katalunia | 40.429 | 1.192.529 | 1.232.958 |
| Extremadura | 8.275 | 239.145 | 247.420 |
| Galizia | 15.725 | 419.760 | 435.485 |
| Murtziako Eskualdea | 8.857 | 294.572 | 303.429 |
| Errioxa | 1.518 | 52.068 | 53.586 |
Eskola 2.0 Programa 2009an jarri zuten martxan, eta ordutik 500.000 ordenagailu eramangarri banatu dira ikasleen artean, 100.000 irakasle inguruk prestakuntza zehatza jaso dute teknologia berrietan, eta jada 200.000 ikasgela digital inguru egokitu dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa