Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

PISA 2012an eta Hezkuntza Enplegatzaileen Europako Federazioan parte hartzeko Espainiaren kuotak onetsi dituzte

2010eko abenduaren 03a

Ministro Kontseilua

 

Ministro Kontseiluak 2010ean zehar ELGAri PISA 2012 (Programme for International Student Assessment) ikerketan parte hartzeagatiko kuota bezala 131.670 euro eman dizkio.

Nazioarteko ikerketa honen helburua parte hartzen duten herrialdeetako 15 urteko ikasleek eskuratutako irakurketa, matematika eta zientzia arloetako ezagutzak eta gaitasunak neurtzea da.

PISA proiektuaren ebaluazioak 3 urtetik behin egiten dira. Datorren 2012an, analisia matematiketan 15 urteko ikasleek duten gaitasunetan eta ezagutzetan zentratuko da.

Gainera, Gobernuak 2010ean Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Enpregatzaileen Europako Federazioan parte hartzeko 3.750€ zuzentzeko oniritzia eman du.

EFEEren xedea hezkuntza enplegatzaileen interesak maila europarrean ordezkatzea, eta hala, Europar Batasuneko estatu kideetan hezkuntzaren hobekuntzan laguntzea da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri