Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharrak

Gobernuak Comillas Proiektua finantzatuko du 26 milioirekin 2011-2016 aldian

2010eko abenduaren 10a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak Comillas Proiektua finantzatzeko Hezkuntza Ministerioaren eta Comillas Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena izateko akordio bat sinatu du gaur.

Proiektu honi jarraipen handiagoa emateko asmoz, hitzarmenak 2011-2018 aldian Comillas Proiektuaren lana indartzeko eta xede estrategikoari egonkortasuna emateko 26 milioi euro ematea begiesten du. Espainieraren Goi-Hezkuntzen Nazioarteko Zentroa erreferente pubiko eta nazioarteko erreferente bezala kokatzeko.

Gobernuak, hala, akademia, kultura, gizarte eta prestakuntza jarduerak bultzatzera zuzendutako proiektu bat finantzatzen du. Honek espainieraren ezagutza sortzeko komunitate bat sortzen eta hizkuntza eta kultura hispanikoaaren prestakuntza eta azterketa sustatzen laguntzen dute.
Diru-laguntza honen aldi baterako banaketa hurrengo terminoetan aurreikusten da:

  • 2011. urtea: 2.000.000 €
  • 2012. urtea: 3.000.000 €
  • 2013. urtea: 3.200.000 €
  • 2014. urtea: 3.400.000 €
  • 2015. urtea: 3.600.000 €
  • 2016. urtea: 3.600.000 €
  • 2017. urtea: 3.600.000 €
  • 2018. urtea: 3.600.000 €

2005etaik 2009ra Hezkuntza Ministerioak 10,5 milioi euro zuzendu ditu "Comillas Proiektua" finantzatzeko. 2010ean inbertsioa 2 milioitako izango da, eta honek 2005-2018 aldian guztiko inbertsioa 38,5 milioitakoa izatea suposatzen du.

Hasierako kontusailek Espainieraren Goi-Hezkuntzako Nazioarteko Zentroa hizkuntza eta kultura espainiarraren azterketarako eta hedapenerako erreferentzia zentro bezala martxn jartzeko balio izan dute. Halaber, Comillaseko Unibertsitate Pontifikal zaharraren eta bere inguruen Apaiztegi Handiaren edifizioaren errekuperazioa ahalbidetu du bertan hezkuntza, kultura eta azterketarako Bikaintasunaren Campus bat kokatzeko.

Comillas Proiektuaren bultzada Hezkuntza Ministerioak mundu guztiko hizkuntza eta kultura espainiarraren babesarekin eta hedapenarekin duen konpromisoan kokatzen da. Adierazle nagusia atzerrian dauden ikastetxeen sare zabala da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri