Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

ELGAk egiten duen "Irakasle, irakaskuntza eta ikasketaren inkesta" (TALIS) ikerketako Espainiaren parte-hartzeko kuota onetsita

2010eko abenduaren 23a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak 2010ean ELGAri 15.000 euro zuzentzea onetsi du "Irakasle, irakaskuntza eta ikasketaren inkesta" (TALIS) ikerketan Espainiaren parte-hartzeagatik.

Nazioarteko ikerketa honen xedea irakasleei eta ikastetxeetako zuzendariei egindako inkesten bidez hezkuntza prozesuen berri ematea da. Honekin, herrialdeei irakasleei eta irakaskuntza eta ikasketa prozesuei dagokien hezkuntza politika garatzen laguntzen dien nazioarteko adierazleak garatzen lagundu nahi da.

Ikerketa honen lehen zikloa 2007-2008 ikasturtean egin zen eta parte hartzen duten 23 herrialdetako irakasleei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zuzendariei zuzenduta egon zen. Espainiako froga pilotua 2007an egin zen Gaztela eta Leoneko eta Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoetan. 20 ikastetxeko eta 400 irakasleko laguna erabili zuten. 2008an izan zen froga nagusia. Urte horretan laguna herrialde guztiko 4.000 irakaslera eta 200 ikastetxetara igo zen.

2012-2013 ikasturtean bigarren ikerketa bat egingo da. Honek TALISeko emaitzak PISA Txostenean lortutakoekin lotzeko aukera eta Lehen eta Bigarren Heziketako ikasleak lagin bezala erabiltzea barne hartuko ditu berrikuntza bezala.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri