Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Bukatu da Lisboan ospatutako EuroSkills 2010

Espainiako Lanbide Heziketako selekzioak 6 domina lortu ditu Euroskills 2010ean: 3 urre, 2 zilar eta brontze bat

2010eko abenduaren 13a

  • Bikaintasuneko 5 diploma ere lortu dituzte

Lisboan ospatutako Lanbide Heziketako Euroskills 2010 Olinpiadetan parte hartu duen espainiar selekzioak 6 domina lortu ditu: 3 urrezkoak, 2 zilarrezkoak eta brontzezko bat, eta bikaintasuneko 5 diploma Taldearen ia %50k (18 gaztek osatuta) saria lortu dute. Horrek Espainiako Lanbide Heziketaren maila paregabea erakusten du.

Hurrengo dominak lortu dituzte:

  • Pol Cámara, (Kanariak), web Diseinuko espezialitatean urrezko domina eta Cross Media Publishing taldean zilarrazko domina.
  • Miguel Cubillas (Asturiaseko Printzerria), Arozgintzako espezialitatean urrezko domina.
  • Víctor Vera (Andaluzia), egurraren zenbakizko kontroleko Makinari espezialitatean urrezko domina.
  • José Mª Puelles (Extremadura), Ebanisteria espezialitatean brontzezko domina.
  • Miguel, Víctor eta José Mariak Woodcraft Technologies taldean zilarrezko domina ere lortu dute.

Gainera, hurrengoek Bikaintasuneko Diploma lortu dute beraien parte-hartzeagatik:

  • Beatriz Ávila (Gaztela - Mantxa), Sukaldaritza espezialitatean eta Cook&Serve taldeko lanagatik.
  • Christian Etter (Illes Balears), Jatetxe Zerbitzu espezialitatean eta Cook & Serve taldeko lanagatik.
  • Aarón Díaz (Kanariak), Kontrol Industrialaren espezialitatean.


Euroskills Lisboan ospatu da abenduaren 9tik 11ra. Bertan 27 herrialde europarretako 450 ikasle baino gehiago bildu dira 40 espezialitate profesional baino gehiagotan lehiatzeko.

Hilabete askotan zehar Euroskillserako selekzio espainiarra Hezkuntza Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen laguntzarekin prestatu da. Irakasleen eta tutoreen koordinazioarekin, espezialitate profesional desberdinetarako entrenamendu programa bat garatu zuten, eta baldintza hobeagoetan lehiatzeko parte-hartzaileen ingeleseko ezagutzak indartu ziren.

Hezkuntza Ministerioa eta Autonomia Erkidegoak norabide honetan lan egiten jarraituko dute, prestakuntza izaerako nazioarteko lehiaketetan parte-hartze espainiarra babestuz. Jada SpainSkills 2011 antolatzen ari dira. Madrilen ospatuko da 2011ko apirilean eta 2011ko azaroan Londresen ospatuko den WorldSkillsen hurrengo edizioan ordezkatuko gaituzten gazteak aukeratuko dira. Espainiak lehiaketa hauetan parte hartzearen aldeko apustu sendoa egin du eta Lanbide Heziketako WorldSkills 2015 Olinpiadak antolatzeko bere hautagaitza aurkeztu du.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri