Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

10.000 gazte baino gehiagok "Listo el que lo lea" kanpainan parte hartu dute Tuenti bidez

2010eko abenduaren 15a

Irakurketa bultzatzeko leer.es ekimenaren bidez egindako Hezkuntza Ministerioaren kanpaina da

12 eta 18 urte arteko 10.000 gazte baino gehiagok "Listo el que lo lea" kanpainan parte hartu dute azken hilabeteetan. Ekimena Hezkuntza Ministerioak jarri du Tuentin martxan leer.es zentro birtualaren bidez irakurketa eguneroko praktika izatearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Gizarte-sare honek ikasleek ez irakurtzeagatik edo irakurritakoa ondo ez ulertzeagatik izandako bizipenen eta istorioen inguruko iruzkinak uzteko aukera izan dute.

Gainera, 1.000 gazte baino gehiagok galdeketa-orri bat bete dute gaur egin den 10 ordenagailu eramangarri miniren eta Katy Perry, Coque Malla, Macaco eta Bebe abeslariek eta Blanca Suárez eta Isamel Martínez aktoreek, Laura Gallego eta José María Merino idazleek eta Juan Luis Cano umoristak sinatutako liburuen zozketan parte hartzeko.

Kanpaina hau pasa den azaroan jarri zen martxan besteak beste Liburutegi Nazionala, Espainiako Sortzaileen Kluba, eta Tuentiren bidez. Ekimena Hezkuntza Ministerioak eta leer.es zentro birtualak euskarri tradizionalak eta digitalak irakurri eta ulertzeak duen garratnziaren ideia irakasteko garatzen ari diren jardueren barruan kokatzen da.

Tuenti bidez egindako "Listo el que lo lea" kanpainaren hedapearekin eta bultzadarekin batera, ekimen honek Liburutegi Nazionalean ere egin dituzte ekimenak. Izan ere, pasa den azaroaren 17tik Espainiako Sortzaileen Klubaren "Anuario de la Creatividad española" lehiaketan saritutako komunikazio kanpainak biltzen dituen erakusketa bat egin dute. Datorren urtarrilaren 17raino irekita egongo den erakusketa honetan, ikasteko irakurketak duen garrantziaren eta edozein formatutan irakurtzen ikasteak gaurko gizartean kaudimenarekin mugitzeko duen garrantziaren inguruan nerabeak kontzientziatzeko DBHko ikasleen ideiak barne hartzen dituen 19 lan finalistak ezagutu ahal dira.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri