Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

José Ignacio Wertek Unibertsitateen Kontseiluaren udalbatza presiditu du lehen aldiz Salamancan

2012ko urtarrilaren 19a

Ministroaren esku-hartzea entzun

Ikusi irudia erresoluzio altuan Mahai presidentzialeko kideak Salamancako Unibertsitateko Paraninfoan. Argazkia: USALeko Komunikazio Unitatea
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak unibertsitate munduarekin egindako lehen topaketan herrialdearen lehiakortasuna hobetzeko unibertsitate sistemaren kalitatea sustatzeko konpromisoa nabarmendu du
  • Unibertsitateen Kontseiluak 2018an Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrenaren ospakizunerako laguntza deklarazio bat onetsi du

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak, José Ignacio Wertek, Unibertsitateen Kontseiluaren udalbatza presiditu du gaur lehen aldiz Salamancako Unibertsitatean. Unibertsitate munduarekin egindako lehen harreman honetan, ministroak bere mezua Gobernuak gobernu onaren, internazionalizazioaren eta berrikuntzaren sustapenetik egindako unibertsitate sistemaren bikaintasunarekin duen konpromisoan zentratu du.

José Ignacio Wertek zera adierazi du: "unibertsitatea gure herrialdeak munduan protagonismoa lortzeko beharrezkoak diren lehiakortasune ta berrikuntza kotak lortzeko gako bat da".

Ministroaren ustez, unibertsitateen lehiakortasuna oso lotuta dago lortutako emaitzen kontu ematearekin eta gaur inoiz baino gehiago "zorroztasun akademikoa aurrekontuen zorroztasunarekin konbinatu behar da, gazteak beraien prestakuntzak dakarren ahalegin soziala aprobetxatzearen garrantziaz kontzientziatu behar dira aldi berean".

Ministroak Salamancako Unibertsitatea bere garaian gaur sustatu nahi diren Espainiako eta Iberoamerikako unibertsitateetarako sinbolo eta adibide bat da.

Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrena

Salamancan "Unibertsitateen Kontseiluaren deklarazioa" onetsi da. Horren bidez Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrenaren ospakizunari eta gizartean duen garrantziari atxikipen instituzional osoa adierazi nahi izan da, Espainiako eta Iberoamerikako unibertsitate guztiei egindako omenaldi bat delako.

Oroitzapenezko ekitaldiei dagokionez, José Ignacio Wertek erakundeak aurreko urteetan egindako ibilbide handia duela adierazi du, eta ospakizun hau Espainiako unibertsitate sistema etorkizunerantza proiektatzeko mugarri bat izatea gustatuko litzaiokela nabarmendu du, erronkaz betetako orainaldiari aurre egiteko ahalegin, meritu eta bikaintasunaren balioak errekuperatuz.

Ministroak VIII. Mendeurreneko ospakizun ekitaldietan parte hartzen duten instituzio guztei, nazionalei eta nazioartekoei, ere beraien ahalegina eskertu die, hau munduari gure unibertsitateen iragana, oraina, eta batez ere, etorkizuna erakusten dion proiektu bat delako.

Ministroaren esku-hartzea entzun
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri